Krisi Ekonomikoa -
Jaurlaritza-Ogasun Ministerioa
Gabonetako ordainsaria jorratzeko bilera bertan behera utzi dute
Funtzionarioei Gabonetan ordainsaria ematea 200 milioi euroko gastua litzateke. Ordainketa horri aurre egin ahal diola eta defizit muga bete dezakeela defendatu behar zuen Jaurlaritzak Madrilen.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Rajoyren Gobernuko Ogasun Ministerioak funtzionarien Gabonetako ordainsariaren ordainketa jorratu behar zuten ostiral honetan, Madrilen, baina bilera bertan behera geratu da.
Bilera horretan Idoia Mendia sailburua eta Antonio Beteta erakunde publikoetako Estatuko idazkaria izateak ziren.
Funtzionarioei Gabonetan ordainsaria ematea 200 milioi euroko gastua litzateke, eta Jaurlaritzak ordainketa horri aurre egin ahal diola eta defizit muga bete dezakeela defendatu behar zuen Mendiak Madrilen.
Bilera horrek ematen duena oinarri hartuta erabakiko dute Gabonetako ordainsaria eman ala ez.
Atzo bertan Carlos Aguirre jarduneko Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak jakinarazi zuenez, “laster” erabakiko dute Euskadiko funtzionarioak Gabonetako ordainsaririk gabeko geldituko diren ala ez.