Ekonomia -

Hedapena

CAF enpresak bi kontratu lortu ditu Brasilen, 80 milioi eurogatik

Gipuzkoako enpresak bi kontratu lortu ditu, Frota HB partzuergoaren bitartez, Belo Horizonte eta Porto Alegre Brasilgo hiriei trenak emateko.

CAF enpresak bi kontratu lortu ditu Brasilen, 80 milioi eurogatik. Argazkia: EITB
CAF enpresak bi kontratu lortu ditu Brasilen, 80 milioi eurogatik
CAF enpresak bi kontratu lortu ditu Brasilen, 80 milioi eurogatik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresa gipuzkoarrak bi kontratu lortu ditu, Frota HB partzuergoaren bitartez, Belo Horizonte eta Porto Alegre Brasilgo hiriei trenak emateko, 80 milioi eurorengatik.

Enpresak ohar batean azaldu duenez, 10 tren eta 4 auto emango dizkio Companhia Brasileira de Trens Urbanos(CBTU) konpainiari, Belo Horizonten, Minas Gerais estatuaren hiriburuan, hain zuzen ere.

Azken sorkuntzako unitate elektrikoak dira, eta 1.600 mm. 3.000 volt arteko zabalera dute, bi norabide dituzte, eta 1.300 bidaliari izan ditzakete.

Halaber, Gipuzkoako enpresak 15 tren eta 4 auto berriren “bogie”k fabrikatzea lortu du, Porto Alegre hiriarentzat.

Bi proiektuak 80 milioi euroko fakturazioaren barruan daude, eta CAFek Sao Paulon, Brasilen, duen fabrikan gauzatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea