Krisi Ekonomikoa -
Espainiako Bankuko datuak
Bankuen berankortasun-tasak marka berri bat hautsi du irailean
Iraileko datuen arabera, berankortasun-tasak 18 hilabete daramatza jarraian gora egiten; 2011ko apiriletik.
Erredakzioa
Bankuen, kutxen, kooperatiben eta bestelako finantza erakundeen iraileko berankortasun-tasa % 10,71era iritsi da, eta laugarrenez markak hautsi ditu; ordaindu gabe dauden kredituen balioa 182.226 milioi eurokoa da.
Iraileko igoerarekin, 18 hilabetez jarraian egin du gora tasak; 2011ko apiriletik.
Azken 12 hilabeteetan, ordaindu gabe dauden kredituak (hiru hilabetez jarraian ordaindu gabe gelditu direnak) 128.080 milioi eurotik 182.226 milioi izatera pasatu dira, % 42ko igoera hain zuzen.
2011ko irailean ordea, berankortasun-tasa % 7koa zen, egungo % 10,71aren aurrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea