Ekonomia -
Etxegabetzeen araudia
Estatuko 620.000 familiak 19.000 eurotik behera irabazten dute
Espainian 17,3 milioi familia daude, eta horien % 45ek etxegabetzea bi urte geldiarazteko arauak eskatzen duena baino gutxiago irabazten dute (urtean 19.170,4 euro baino gutxiago).
Erredakzioa
Espainian 621.000 familia inguruk urtean 19.170,4 euro baino gutxiago irabazten dute eta horien % 50 hipoteka ordaintzeko erabiltzen dute, Luis De Guindos Ekonomia ministroak azaldu eta La Razon egunkariak argitaratu duenaren arabera.
Espainian 17,3 milioi familia daude, eta horien % 45ek etxegabetzea bi urte geldiarazteko arauak eskatzen duena baino gutxiago irabazten dute (urtean 19.170,4 euro baino gutxiago). 7,78 milio etxe horietatik, 621.000 inguru diru-sarreren % 50 hipoteka ordaintzeko erabiltzen dute.
Hala ere, kontuan izan behar da joan den ostegunean Gobernuak onartu zuen lege-dekretuaren arabera, etxegabetzea saihesteko errenta Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) baino hiru aldiz handiagoa izan behar dela gehienez (guztira, 1.597 eurokoa da muga). Horrez gain, beharrezko da hipotekaren kuota diru-sarrerak baino % 50 handiagoa izatea; sendiek etxebizitza bakarra izatea (azken lau urteotan, hipotekaren kuota % 1,5 bidez hazi izana).
Edonola ere, kopuru hori (621.000 familia) murriztu egingo da, bi baldintza hauek betez gero: horien etxebizitza bakarra bada eta hipoteka ordaintzeko erabili beharreko diru-kopurua % 50 hazi bada.
Ondoren, geldituko litzatekeen kopuruak etxeek familiaren egoeraren baldintzak betetzen dituzten ikusi beharko litzateke.