Ekonomia -

Gabonetako opariak

Eguberrietan arrakasta gehien izango duten jostailuak

Monster High panpinak, Playmobil etxeko E-rangersen kuartel nagusia, Barriguitas panpinak eta Pin eta Ponentzako produktu-sortak izango dira jostailu salduenak.

Gizon bat jostailuak begiratzen ari da. Argazkia: EITB
Gizon bat jostailuak begiratzen ari da. Argazkia: EITB
Gizon bat jostailuak begiratzen ari da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monster High panpinak, Playmobil etxeko E-rangersen kuartel nagusia, Barriguitas panpinak eta Pin eta Ponentzako produktu-sortak izango dira jostailu salduenak.

Olentzerori eskutitza idazten hasi dira umeak egun hauetan, baina saltokietako arduradunek 2012ko Gabonetan gehien salduko dituzten jostailuen zerrendak osatu dituzte dagoeneko.

Toy Planet enpresak azaldu duenez, Eguberri hauetan Monster High panpinak, Playmobil etxeko E-rangersen kuartel nagusia, Barriguitas panpinak eta Pin eta Ponentzako produktu-sortak izango dira jostailu salduenak.

Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena umearen adina eta beharrak kontuan hartzen dituen jostailua aukeratzea da. Beste adin baterako jostailuak erostea da arrakastarik ez izateko arrazoi nagusia, Toy Planeteko arduradunen aburuz.

Salmenta gutxiago

Fabrikatzaileen aurreikuspenen arabera, 2012ko Gabonetan salmentek behera egingo dute; % 10 gutxiago saltzea aurreikusi du Jostailu Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak.

Teknologiak gero eta indar gehiago du jostailuak fabrikatzeko garaian, eta Internet salmentak sustatzeko plataforma baliagarria da. Aurten, familiek jostailu gutxiago (baina garestiagoak) erosiko dituztela azaldu du patronalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea