Krisi Ekonomikoa -

Nafarroa

Oposizioak atzera botako ditu Yolanda Barcinaren aurrekontuak

Aurreko 12 urteetan, UPNren gobernuak aurrera atera ditu kontuak. Osoko bilkura 09:30ean hasi da Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EITB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak osoko bilkura egingo du gaur, eta Yolanda Barcinaren gobernuak aurkeztutako aurrekontuak eztabaidatzeko. Oposizioko alderdiek, PPk izan ezik, zuzenketak aurkeztuko dizkiote Nafarroako aurrekontu proiektuari. Nafarroako Gobernuak 3.384,49 milioi euroko aurrekontu proposamena prestatu du, aurtengoa baino % 8,8 txikiagoa.

PPk salbu, oposizioko gainerako alderdi guztiek orotara aurkeztutako 5 zuzenketa eztabaidatuko dituzte parlamentariek. Ezustekorik ezean, oposizioko alderdi gehienen botoarekin, atzera botako dituzte Yolanda Barcinaren gobernuaren aurrekontuak.

Azkenean oposizioak aurrekontuan itzultzeko eskatuko badu, UPNk 12 urtean kontuak aurrera ateratzen ez dituen lehen aldia izango da. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak "arduragabekeria" egotzi die oposizioko alderdi horiei.

Gaurko bozketan gertatzen dena gertatzen dela, Yolanda Barcinak ukatu egin du Nafarroako hauteskundeak aurreratzeko asmorik izatea.

Osoko bilkura 09:30ean hasi da Nafarroako Parlamentuan.

Aurrekontuak atzera botatzea "inflexio-puntu" bat izango daRoberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak Nafarroako Parlamentuaren atarian adierazi duenez, aurrekontuak atzera botatzen badira, “inflexio-puntu” bat izango da legegintzaldi honetan.

Jimenezek aitortu duenez, aurrekontuak ez onartzea eta aurtengoak luzatzea albiste txarra da. Hala ere, haren hitzetan okerragoa litzateke Nafarroako Gobernuak aurkeztutako aurrekontu txarrak onartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea