Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Buñuelen, animaliak elikatzeko enpresa batean izandako istripuan

Langilea harrapatuta geratu da eta mediku talde bat eta suhiltzaileak bertaratu dira. Foruzainak gertatutakoa argitzeko ikertzen ari dira. UGT, CCOO, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako Tuteran.

Buñuel, gaur.
Buñuel, gaur.
Buñuel, gaur.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko langile bat hil da Buñuelgo (Nafarroa) animalia-elikadurako enpresa batean izandako lan-istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Antza denez, istripua gaueko hamaikak aldera gertatu da, langilea harrapatuta geratu delarik. Polizia-iturriek adierazi dutenez, langilea bertan hil da.

Ezbeharra Buñuelgo "Mina" inguruan dagoen lehortegi batean gertatu da: bertan langilea makina batean harrapatuta geratu da. Iritsi direnean, larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, eta gizona bertan hil da.

Gizonezkoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Tuterako Foruzaingoaren komisariako Polizia Judizialaren taldeko kideak istripuaren eginbideak bideratzen ari dira.

UGT, CCOO, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako Tuteran.

UGTk "premiazkotzat" jo du "Nafarroako lan-ezbeharren kopuru kezkagarriei amaiera emango dieten neurriak hartzea"; izan ere, iaz Foru Erkidegoa Espainiako Estatuko bigarrena izan zen ezbeharren kopuruan, eta hildako langile tasa handienarekin itxi zuen 2024.

Bestalde, gertatutakoaren "ikerketa zorrotza" eskatu du CCOOk, eta "alde guztien konpromisoa" eskatu du "Nafarroakoa bezalako lan ingurune eta produkzio sare garatu batekin bateraezina den errealitate hori geldiarazteko".

Bestalde, LABek salatu du Buñuelgo istripuan ez dela bete inplikatutako makinaren araudia, eta enpresek urraketak "behin eta berriz errepikatzen" dituztela erantsi du sindikatu abertzaleak. Kritikatu duenez, gobernuek ez dute kontrol tresnarik jartzen, "enpresen inpunitatea bermatzeko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak