Ekonomia -

VIII. Kongresua

Bizkaiko EHNEk 'elikagai subiranotasunean' urratsak ematea eskatu du

Bere VIII. Kongresuan, sindikatuak nazioarteko zein bertako nekazal politikek "aldaketa sakon bat" behar dutela adierazi du.

EHNEko kideak gazta egiten. Argazkia: EITB
EHNEko kideak gazta egiten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHNE-Bizkaiak bere VIII. Kongresua ospatu du igande honetan. Bertan, bertako lurrari lotutako nekazal eredu bat sustatzeko beharra erakutsi dute, “elikagai subiranotasunean urratsak emateko asmoz”.

Gernikan ospatutako hitzorduan, sindikatuak bertako elikagaien produkzio eta kontsumoa sustatzeko, ustiapenen autonomia indartzeko eta prezioen katean gardentasun eta justizia lortzeko asmoa erakutsi dute. Horrez gain, gazteak erakarriko dituen sektore errentagarri eta erakargarri bat lortu nahi dutela azaldu du EHNEk.

Sindikatuak nazioarteko zein bertako nekazal politikek “aldaketa sakon bat” behar dutela adierazi du.

“Tokian-tokiko subiranotasuna”

“EHNEren nekazal politika berriak nekazaritza eta elikadura merkantzia hutsa izaten uztea eskatzen du, baserritarrak desagertzea eragiten duten nazioarteko merkatu espekulatzaileetatik irtenaraziz”, azaldu dute.

EHNE-Bizkaiaren arabera, “elikagai subiranotasuna lortzeko, tokian-tokiko esparrutik urratsak eman daitezke, eta horren adibide dira Esnetik Kooperatiba, Nakasarea sarea, Berrizko Erralde hiltegia edota Karrantzako esnekien komertzializazioa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea