Krisi Ekonomikoa -

Gobernu Kontseilua

Jaurlaritzak gaur erabakiko du Gabonetako ordainsaria eman ala ez

Idoia Mendia jarduneko bozeramaileak gogorarazi duenez, EAJrekin "konpartitu" nahi zuten iritzia, nahiz eta "erabakia Jaurlaritza honena izango den".

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren jarduneko bozeramailea.
Gabonetako ordainsariaren erabakia bihar hartuko dela esan du Mendiak

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak asteartean, Gobernu Kontseiluaren bileran, erabakiko du EAEko administrazioko funtzionarioei Gabonetako aparteko soldata ordainduko dien ala ez, Idoia Mendia jarduneko bozeramaileak jakitera eman dutenez.

Mendiak ETBko 'Egunon Euskadi' saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "erabaki garrantzitsua" izango da suposatzen diru kopuruagatik eta euskal ekonomian "izan dezakeen eraginagatik".

Hori dela eta, Mendiak gogorarazi du Jaurlaritzak EAJrekin "konpartitu" nahi zuela iritzia. Hala ere, eta jeltzaleek onartu duten moduan, "erabakia egungo Jaurlaritzari" dagokiola azpimarratu du.

Kataluniako hauteskundeak

Bestalde, Mendiak uste du CiUk "kolpe latza" jaso duela hauteskundeetan eta horrek zaildu egingo duela bertan agintzea. Gainera, baztertu egin du PSC Artur Masen Generalitatearen kide izateko aukera.

Mendiak salatu duenez, CiUk emaitza onak lortu behar zituela pentsatzen zuelako aurreratu zituen hauteskundeak eta "jarrerak erradikalizatu ditu", azkenean, "babes gehien galdu duen alderdia" izateko.

Gainera, Kataluniako Parlamentua "zatituago dago orain eta horrek zaildu egingo dio Masi agintaldi lasaia edukitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea