Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazioak, abisu horia euriagatik eta Ukrainako bake elkarrizketak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa, urtarrilean. Artxiboko argazkia: EFE
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa, urtarrilean
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa, urtarrilean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntzako negoziazioak: Akordiorik ezean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko 27.000 irakasleak greba egitera deituta daude martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an. Hala ere, azken ahalegina egingo dute gaur sindikatuek (LAB, STEILAS, ELA eta CCOO) eta Eusko Jaurlaritzak, eta azken unera arte saiatuko dira negoziatzen eta greba deialdia bertan behera uzten.

- Abisu horia euriagatik: Haizeak atseden eman digun honetan, euria dugu mehatxu; izan ere, astelehenean abisupean egongo da Euskal Herriko iparraldea. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua horia ezarri du prezipitazio iraunkorragatik, gauerditik eguna amaitu arte. Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 orduan 60 l/m² inguru pila daitezke. Halaber, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisupean jarri du goizean (07:00etatik aurrera eta 20:00ak arte) Foru Erkidegoko Kantauri isurialdea (Nafarroako ipar-ekialdea). 12 orduan, 40 litro pilatu daitezke metro koadroko, eta 24 orduan, 60 litro baino gehiago.

- Ukrainako bake elkarrizketak: Saudi Arabian, Riaden, su-etenaz eta bakeaz hitz egingo dute Ukrainako, Errusiako eta Estatu Batuetako ordezkaritzek. Denak ez dira, ordea, mahai beraren bueltan eseriko. Ameriketako Estatu Batuak bi aldeekin elkartuko dira, baina bakarka. Bezperan, Ukrainako eta AEBko ordezkaritzek bilera egin dute, eta bost orduko negoziazioen ostean, bilera "emankorra" izan dela adierazi dute bi aldeek. Instalazio energetikoei eta azpiegitura kritikoei buruzko su-eten partziala izan dute ardatz negoziazioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ukraina azken orduko Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak argazkiak ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Errusia berriak Vladímir Putin argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump Albisteak ETB Nafarroa Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuen azken ordukoa CCOO albisteak Steilas albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski gaur