Ekonomia -

Bankuak

Kutxabankek % 4,9 handitu zuen bere etekina iaz, 535,8 milioi euroraino

Emaitza positiboak izan ziren negozio guztietan, interes marjinak % 16,6 hazi zirelako, 1.366,4 milioi euroraino. 

Kutxabank. Argazkia: EFE
Kutxabank
Kutxabank. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek mozkin markak hobetu zituen iaz, 2023an baino % 4,9 gehiago irabazita. Hain zuzen ere, 535,8 milioi euroko irabaziak izan zituen, finantza erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Horrela, 2022-2024 Plan Estrategikoan jasotako helburuak gainditu zituen. Entitatearen banku negozioa (core izenarekin ezaguna) % 12,3 hazi zen 2023an, 2.000 milioi eurora iritsi baitzen.

Emaitza positiboak izan ziren negozio guztietan, interes marjinak % 16,6 hazi zirelako, 1.366,4 milioi euroraino. 

Azaldu dutenez, negozio lerro estrategiko guztietan izandako joera positiboak eta hazkundean eta dibertsifikazioan erabilitako inbertsio estrategiek lagundu dute horretan. 

Irabazien banaketa

Ekitaldia bukatuta, emaitza garbiaren % 60 (321,5 milioi euro) taldeko akziodunen fundazioetara bideratu dute, eta gainerako 214,3 milioiak bankuaren jasangarritasuna kudeatzera.

Kredituaren hazkundea

2024an Kutxabankek partikularrei zein enpresei emandako kredituak % 2 hazi ziren, 47.938 milioi euroraino. Zehazki, kontsumo kredituak markak hautsi zituen berriro, % 19,2 hazita, 737 milioi euroraino. Merkataritza kredituaren jardunak ere igoera nabarmena izan zuen, % 28 egin baitzuen gora, 188,9 milioi euroraino.

Hipoteka maileguak, bestalde, % 4,7 hazi ziren, 3.406 milioi euroraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak