Ekonomia -
Nafarroako industria
Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du
Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
EITB Media
Dumarey Belgikako inbertitzaile taldeak Altsasuko (Nafarroa) Sunsundegui lantegiarekiko interesa galdu du, Diario de Noticias de Navarra egunkariak aurreratu duenez.
Horrela, interesa agertu zuen Belgikako inbertitzaile taldeak atzera egin du. Dumareyren erabakia irmoa da, eta ez du atzera-bueltarik.
Interesa agertu zuten, baina azken harremana apirilaren 7an izan zuten, eta konkurtso-administratzaileak adierazi zuen bezala, ez zuten "industria-proiektu sendorik" aurkeztu.
Egoera iraultzen ez bada, Sunsundeguik likidazio prozesuan amaituko du, eta bere 340 langileak kalean.
Konpainia hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Gaur egun, aldi baterako lan-erregulazioko espedientea du indarrean.