Krisi Ekonomikoa -
Ogasuna
Bizkaiak neurri berriak hartuko ditu iruzur fiskalari aurre egiteko
Era berean, iruzurra egiten dutenei zigorrak gogortu dizkie; orain arteko bikoitza ordaindu beharko dute kasu batzuetan.
Redacción
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat aldaketa egingo ditu zerga araudian iruzur fiskala murrizten saiatzeko. Era berean, Ogasunari iruzur egiten diotenek zigor handiagoak ordaindu beharko dituzte.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak zerga politikan egingo dituzten hainbat aldaketa aurkeztu ditu, gaur goizean, kazetarien aurrean. Azaldu duenez, bidali diote aurreproiektua Eusko Jaurlaritzari eta Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiei. Halaber, proiektua Zergak Koordinatzeko Organoari aurkeztuko diote, foru gobernuak onartu, eta Batzar Nagusietara eraman aurretik.
Guztira 65 neurri aurkeztu ditu iruzur fiskalari aurre egiteko, eta legeak uzten dituen zirrikituak ixteko. Hala, gastuengatik egindako kenkariak mugatuko dituzte, enpresen kasuan.
Bestalde, Ogasunari iruzurra egiten diotenek isun handiagoa ordaindu beharko dute, esate baterako, 1.000 euroko zorra egiten duenak, 2.000 euroko isuna ordaindu beharko du.
Beste neurriakBizkaiko Ogasunak beste hainbat aldaketa ere egin ditu zerga araudian. Horrela, lanpostua galdu edo lan-erregulazioko txosten batean sartuta dauden langileek, kasurik gordinenetan, ez dute errenta aitorpena egin behar izango.
Bestalde, hipoteka ezin ordaintzeagatik etxea galtzen dutenei zama fiskala arinduko zaie.