Ekonomia -

Lehen mailako arreta

Ostiralean abiatuko da betetzeko zailak diren Lehen Arretako lanpostuen Eskaintza Publikoan izena emateko epea

Guztira 143 lanpostu eskainiko dira; Familia Mediku izateko 108 plaza, Pediatriako 18, Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza eta ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5. Izena emateko epea datorren apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. EFEren artxiboko irudia
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. EFEren artxiboko irudia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak bihar, ostirala, zabalduko du betetzeko zailak diren Lehen Arretako lanpostuen Eskaintza Publikoan izena emateko epea. Orotara, 143 lanpostu eskainiko dira, eta datorren apirilaren 30era arte egongo da zabalik izen-ematea. Inskripzioa Osakidetzaren webgunearen bidez egin daiteke.

143 lanpostu horietatik 108 Familia Medikuei dagozkie, 18 Pediatriari loturikoak, 12 Ospitalez kanpoko Psikiatriako plazak dira, eta 5 ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako lanpostuak.

Lan Eskaintza Publiko honen helburua da osasun-zentroetan eta Etengabeko Arreta Guneetan hutsik geratu ohi diren plazak egonkortzea, lanpostu horietako baldintzak ez omen direlako erakargarriak; hiriguneetako osasun-zentroetako arratsaldeko lanaldietakoak, adibidez, edo urrutien dauden landa-eremuetako kontsultategietako lanpostuak.

Akordioa joan den martxoaren 26ko aurkeztu zen Mahai Sektorialean, eta bertan Osakidetzak nabarmendu zuen medikuei zuzendutako deialdi honetarako oso garrantzitsua dela Medikuen Sindikatuaren babesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak