Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
55 urteko behargin bat hil da Agoitzen, hamar metroko altueratik erorita
SOS Nafarroak 15:56an izan du istripuaren berri. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta gizonezkoa bertan hil egin da.
Agentziak | EITB Media
55 urteko behargin bat hil da gaur arratsaldean Agoitzen, obra batean lanean ari zela hamar metroko altueratik erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
SOS Nafarroak 15:56an izan du istripuaren berri, eta Agoizko mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.
Agoitzen eraikuntza-obra batean lanean ari zela, gizona hamar metro inguruko altueratik erori denean gertatu da ezbeharra.
Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta gizonezkoa bertan hil egin da.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoa ezbeharraren arrazoiak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari da.