Ekonomia -

Presazko bilera

Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da Jaurlaritza asteazkenean, Trumpen muga-zergak aztertzeko

Asteartean, bestalde, hitzordu monografikoa egingo du Gobernu Kontseiluak, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza EAEko Industriaren Defentsarako Taldearekin bilduko da apirilaren 9an, Imanol Pradales lehendakaria buru dela, AEBk mundu osoko herrialdeentzat iragarritako muga-zergek euskal enpresei nola eragingo dieten aztertzeko. Aurreikusi dutenez, zenbait sindikatuk ere hartuko dute parte batzarrean.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak hitzordu monografikoa deitu du astearterako, gai horri eusteko, alegia, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik adierazi duenez, AEBra esportazioak egiten dituzten enpresek azken egunotan egindako hausnarketaren berri jaso eta estrategiak zehaztu nahi dituzte bertan.

"Jaurlaritza Estatu mailan nahiz Europan egiten ari den gestioen berri emango diegu bilerara doazenei, Trumpen iragarpenak euskal enpresentzat izango dituen ondorioak arintze aldera", nabarmendu du Jauregik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria