Ekonomia -

ASTE POLITIKO-EKONOMIKOA

Chivite presidenteak Nafarroako Gobernua bilduko du astelehen honetan, Trumpen muga-zergak aztertzeko

EAEn, Imanol Pradales lehendakariak asteartean egingo duen bilera monografikoa muga-zergen gainekoa izango da, eta asteazkenean, industriaren mahaia bilduko du lehendakariak.

María Chivite iragan ostegunean Bruselan. Argazkia: EFE
María Chivite iragan ostegunean Bruselan. Argazkia: EFE
María Chivite iragan ostegunean Bruselan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako presidenteak bere gobernua bilduko du astelehen honetan, Donald Trump AEBko presidenteak hasitako gerra komertzialaren eragina aztertzeko.

377 milioi euro esportatu zituen iaz Nafarroak, automobilgintza eta nekazaritzako elikagaien industriarekin zerikusia zuten produktuak, batez ere.

Ostegunetik AEBko merkatura sartzen diren ibilgailu eta osagai guztiei % 25eko muga-zerga aplikatuko zaie, eta Trumpek iragarri zuenez, % 20ko muga-zerga ezarriko zaie Europar Batasunetik esportatutako produktuei, apirilaren 9tik aurrera.

Nafarroako presidenteak argi du erantzunak "sendoa" eta "Europa mailakoa" izan behar duela.

Eusko Jaurlaritzaren kasuan, astearteko Gobernu Kontseilua monografikoa izango da, eta asteazkenean industria krisiaren mahaia bilduko du Pradales lehendakariak. Horietan, Estatu Batuetara esportatzen duten enpresak izan dira; Confebask, tartean.

Hain zuzen ere, Eduardo Aretxaga euskal euskal enpresen patronalaren burua elkarrizketatu du ETBk, eta elkarrizketa horretan "hau hasi besterik ez" dela egin esan du Aretxagak.

Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''
Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''
Confebask: ''Aurrekaririk gabeko lurrikara ekonomikoa da''

2:02
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Imanol Pradales