Ekonomia -

gerra komertziala

Beste zartako bat mundu ia osoko burtsetan, hirugarrena jarraian, Trumpen muga-zergen ondorioz

Ibex 35ek % 5,12ko beherakadarekin itxi du gaurko saioa, Londresek % 4,38 egin du behera, Parisek % 4,78, Milanek % 5,18 eta Frankfurtek % 4,13. Asiako merkatuetan handiagoa izan da kolpea, eta Hong Kongoa % 13 jaitsi da, eta Txina kontinentalekoak, % 7-9.

Taipeiko (Taiwan) burtsa. Argazkia: EFE
Taipeiko (Taiwan) burtsa. Argazkia: EFE
Taipeiko (Taiwan) burtsa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odoljarioa ez da eten. Donald Trump AEBko presidenteak munduko ia herrialde guztiei muga-zergak ezarri ostean, merkatuetan ez da giro.

Asiako merkatuetan, esnatzen lehenetan, ikara izan da protagonista, eta Hong Kongo burtsak galdu du gehien: % 13,2, 1997tik pairatutako koskarik handiena. Hong Kongo jaitsiera ez da salbuespena Asiako burtsetan, eta Txina kontinentaleko merkatuetan, Shanghaingoan eta Shenzhengoan, % 7,34-9,66ko beherakadak izan dira. Ostirala jaieguna izan zen Txinan, eta, hala, kontinenteko burtsek eta Hong Kongoak ez zuten saiorik izan. Japoniako burtsak % 7,83 egin du atzera.

Europan, Ibex 35ek % 5,12ko beherakadarekin itxi du gaurko saioa, eta 11.785,8 puntutan kokatu da. Itxierako beherakada egunean zehar ikusitakoa baino txikiagoa izan bada ere, balio guztiek 'gorrian' amaitu dute, salbuespenik gabe. Pandemiaz geroztik, 2020tik, jardunaldirik txarrenetakoa izan da berriz ere.

Londresek % 4,38 egin du behera, Parisek % 4,78, Milanek % 5,18 eta Frankfurtek % 4,13.

________________

_______________

Brent upela 64,51 dolarretan kokatu da saioaren amaieran, % 1,68 gutxiago, eta Texas upela 60,94 dolarrera jaitsi da, % 1,71 gutxiago.

Wall Streetek beherakada txikiarekin itxi du saioa

Wall Streeteko adierazle nagusiek, aldiz, beherakada txikiarekin itxi dute gaurko saioa. Are gehiago, Nasdaq teknologia indizeak igoera txikia izan du.

Dow Jones indizeak % 0,91 egin du behera eta S&P 500 indizeak % 0,23. Nasdaq indizeak, berriz, % 0,10 egin du gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Donald Trump India Asia