Ekonomia -

GERRA KOMERTZIALA

Trumpen muga-zergen aurrean, Eusko Jaurlaritzak enplegua defendatu eta merkatu berriak bilatuko ditu

Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean emango du lehen neurri-sortaren berri, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bilerak emandakoak. Horrez gain, datorren astelehenean bilera-sorta egingo du talde politiko guztiekin, Voxekin izan ezik.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur, prentsaurrean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur, prentsaurrean
Pradalesek asteazkenean iragarriko ditu muga-zergen aurkako neurriak eta astelehenean bilera-sorta egingo du

1:26

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trumpek abiatutako gerra komertziala dela eta, Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hartutako lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du asteazken honetan, Industriaren Defentsarako Taldearen bileraren ostean.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, asteazkeneko bileran izango dira AEBren muga-zergen eragin handiena jasango duten enpersak, AEBrekin negozio bolumen handiena dutenak —hara gehien esportatzen dutenak—, AEBn planta gehien instalatuta dituzten enpresak, eta sindikatu nagusiak.

Asteazkeneko batzarrak hiru helburu nagusi izango ditu: muga-zergen egoerari buruzko diagnostikoaren berri elkarri ematea eta kaltetutako sektoreen jarraipena egitea, enpresak laguntzeko dauden baliabideak eta politikak identifikatzea eta EAEko industriaren gaitasunak eta aukerak indartzea. 

Halaber, Imanol Pradales lehendakariak datorren astelehenean bilera-sorta egingo du Vox ez beste talde politiko guztiekin.

Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Merkataritza Industria Automobilgintza Imanol Pradales