Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Langile bat ospitaleratu dute, Iruñeko Landaben industrialdean deskarga elektriko batek jota

Langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, lesioak ote dituen aztertzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko langile bat zauritu da astelehen honetan Landabengo industrialdean, Iruñean, deskarga elektriko batek jota. Gertakaria 13:09 inguru jazo da, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Langileak behe-tentsioko kable bat ukitu duenean gertatu da istripua, eta horren eraginez, elektrokutatu egin da. Anbulantzia medikalizatu bat eta udaltzainak bertaratu dira.

Osasun-langileek istripua izan den lekuan egonkortu dute langilea, eta, ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Bere pronostikoa erreserbatua da, eta medikuak lanean ari dira deskargak barne-lesiorik eragin ote dion aztertzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak