Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imanol Pradales lehendakaria, Ajuria Enean. Artxiboko irudia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria, artxiboko irudi batean
Imanol Pradales lehendakaria, Ajuria Enean. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Muga-zergen aurkako neurriak: Trumpek abiatutako gerra komertziala dela eta, Imanol Pradales lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hartutako lehen neurri-sortaren nondik norakoen berri emango du gaur, Industriaren Defentsarako Taldearen bileraren ostean. Bilera horretan izango dira AEBren muga-zergen eragin handiena jasango duten enpresak, AEBrekin negozio bolumen handiena dutenak —hara gehien esportatzen dutenak—, AEBn planta gehien instalatuta dituzten enpresak, eta sindikatu nagusiak.

- Zerga berrikuspena: EAJk eta PSE-EEk Podemosekin adostutako zerga berrikuspena hizpide izango dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Araban eta Bizkaian foru araua onartuko dute gaurko osoko bilkuran. Gipuzkoaren kasuan, berriz, EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketa eztabaidatu eta bozkatuko dute gaurko saioan, eta foru araua datorren maiatzaren 7an onartuko da. 

- EH Bildu - PSE-EE bilera: EH Bilduk eta PSE-EEk bilera egingo dute koalizio subiranistak Donostian duen egoitzan, 11:00etan. EH Bilduren aldetik Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez joango dira, eta PSE-EEko ordezkariak Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Susana Garcia Chueca izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Basauriko argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eusko Langileen Alkartasuna Grebak gaur Espainiako Gobernua Emakunde berriak Enplegu-erregulazioko espedienteak Gizartea Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump albisteak Sindikatuen azken ordukoa CCOO sindikatua Merkataritza albisteak UGT albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan