Ekonomia -
Gerra komertziala
Hauek dira Trumpen muga-zergen aurka Jaurlaritzak onartuko dituen lehen neurriak
Besteak beste, kontratazioa sustatzeko programak, langabezia-prestazioen osagarriak eta Asian eta Afrikan merkatu berriak bilatzeko laguntzak onartuko ditu Gobernuak.
EITB Media
Donald Trump AEBko presidenteak abiatutako gerra komertzialaren aurrean Imanol Pradales lehendakariak iragarritako lehen neurri-sortak hiru ildo nagusi ditu:
1. "Pertsonak eta enplegua babestea" (104,5 milioi euro)
- Kontratazioa sustatzeko programak, diskriminazio positiboarekin, langabeei eta egoerak kalte egin dien enpresei bideratuta (100 milioi).
- Langabezia-prestazioen osagarriak ABEEEko langileentzat (bi milioi).
- "Aukera Berri" programa, AEBren muga-zergek kaltetutako sektoreetako langileak birkualifikatzeko eta birkokatzeko (milioi bat).
- Gizarte-ekonomiarako ezohiko laguntzak, muga-zergen tasa berrien ondorioz zuzeneko galera ekonomikoak (1,5 milioi euro) izan dituzten lan-sozietateei eta kooperatibei aparteko neurriak ezartzeko.
2. "Euskal enpresa-ehuna defendatzea eta eraldatzea", bereziki enpresa txiki eta ertainak (2.000 milioi euro baino gehiago)
- Zuzeneko abalak eta finantzaketa bideratzeok aparteko plan bat aktibatzea, Elkargirekin eta euskal finantza-erakundeekin lankidetzan (450 milioi).
- Euskal Finantza Aliantza bultzatzea (1.000 milioi).
- Industriari laguntzeko ildoa zabaltzea, bereziki balio erantsiko produktuen garapenari eta I+G+B ekoizpenari bergira (533 milioi).
- Nekazaritza, abeltzaintza, mahastizaintza eta ardogintza enpresentzako laguntzak (5,5 milioi euro).
- NEKAFIN, FEIrekin lankidetzan (25 milioi euro).
3. Merkatu berriak bilatzea
- Merkatu berriak bilatzeko eta enpresak nazioartekotzeko laguntzak (32 milioi euro).