Ekonomia -

ENPRESARIAK

Jose Antonio Jainaga enpresari bizkaitarrak osagai elektrikoak egiten dituen Galiziako enpresa bat erosi du

Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Sidenorren presidenteak Arteixo Telecom enpresa erosi du, oso-osorik.

Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidentea, artxiboko irudi batean. EITB Media
Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidentea, artxiboko irudi batean
Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidentea, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezegonkortasun handiko testuingurua izanik ere, Jose Antonio Jainaga enpresaburu bizkaitarrak inbertsioak egiten jarraitzen du. Radio Euskadik jakin duenez, Sidenorren presidenteak Galiziako Arteixo Telecom enpresa erosi du, oso-osorik.

Operazioa ezagutzen duten iturriek adierazi dutenez, Sidenorren jabeak altzairuaren negozioa dibertsifikatzeko duela urte batzuk hasitako estrategian aurrera egindako urratsa da.

Operazioa Mirai inbertsio sozietatearen bitartez egin dute. Izan ere, Jainaga bera da sozietatearen buru, talde siderurgikoko hainbat zuzendarirekin batera

Osagai elektroniko industrialak ekoizten dituen Galiziako enpresa bat da, eta As Pontesen (Coruña) lantegi bat eta 80 langile ditu.

Hain zuzen ere, Arteixo Telecomek sektore aeroespazialerako, energetikorako eta trenetarako sistemak fabrikatzen ditu, eta bere bezeroen artean Adif, Indra eta Siemens daude.

Bestalde, gogoratu behar da Jainaga, bere sozietate inbertitzailearen bitartez, Talgon sartzeko lanean ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Galizia Enpresaburuak