Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Iberiako sindikatuek sei greba egun deitu dituzte Eguberrien aurretik
Abenduaren 14an, 17an, 18an, 19an, 20an eta 21ean izango dira protestak, 4.500 kaleratze aurreikusten dituen berregituraketa plana salatzeko.
Erredakzioa
Iberiako sindikatu nagusiek, Sepla pilotuenak ezik, sei greba egun deitu dituzte abenduaren 14, 17, 18, 19, 20 eta 21erako, 4.500 kaleratze aurreikusten dituen berregituraketa plana salatzeko.
Francisco Rodriguez UGTren Aire Sektoreko idazkariak azaldu duenez, deialdiak "konpainiako lan esparru eta jarduera guztiei" eragiten die, baita hegaldiei ere.
"Sepla ez dago grebatik kanpo, deialditik kanpo baizik", adierazi du Rodriguezek. Izan ere, pilotuen sindikatuak bat egiten omen du deitzaileekin (UGT, CCOO, USO, Asetma, Sictpla eta CTA-Vuelo) "bideragarritasun egitasmo bat ez, enpresa desegiteko plan bat" dela diotenean.