Ekonomia -

Teknologia

Sonyk PS5 kontsolaren prezioa igo du, "testuinguru ekonomikoa" eta "kanbio-tasa aldakorren" eraginez

Gerra komertzialak eta AEBko presidenteak iragarritako muga-zergek ziurgabetasuna zabaldu dute mundu osoko merkatuetan. Bideojokoen sektoreko enpresak izan dira azken asteotako neurrien eraginez kaltetuenetakoak.

Play Station 5. Argazkia: Sony
Play Station 5. Argazkia: Sony
Play Station 5. Argazkia: Sony

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sony teknologia-enpresak, Play Station 5 (PS5) bideo-kontsolaren edizio digitala % 10 garestiagoa izango da aurrerantzean Europan, "desafioz betetako testuinguru ekonomikoa" dela eta. Horrela, astelehen honetatik aurrera, 50 euro egin du gora kontsolaren edizio digitalak eta 449,99 €-tik 499,99 €-ko prezioa izatera pasa da.

AEBko presidente Donal Trumpek iragarritako muga-zergek hasitako gerra komertzialaren ondorioz, ziurgabetasuna zabaldu da mundu osoko merkatuetan. Egoera horren ondorioz, burtsetan galera handiak izan dituzte enpresa askok, besteak beste, bideo-jokoen sektorekoek. Hala, Nintendok eta Sonyk, azken astean % 9,3 eta % 6 galdu dute, hurrenez hurren.

PS5 kontsolaren gaineko erabakia "inflazio altuak eta kanbio-tasa gorabeheratsuek" markatzen duten "testuinguru desafiatzaileari" egotzio dio Sony Japoniako teknologia-enpresak. Hain zuzen ere, igoera lau merkatu zehatzetan egitea erabaki du: Europa, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berria. Azken hiru urteetan, PS5aren bertsio estandarra ere garestitu dute. 

Momentuz, Estatu Batuetan ez dute prezio igoerarik egingo.

Sonyk aurretik ere egin izan ditu horrelako igoerak, antzerako arrazoiak argudiatuta. 2022an, "munduko inflazio tasa altuen" ondorioz igo zuen Play Station 5 kontsolaren prezioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak