Ekonomia -
EUSTAT
Euskadiko BPGa % 2 igo da eta landunen kopuruak % 1,5 egin du gora 2025eko lehen hiruhilekoan
2024ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, BPGa % 0,6 hazi da, eta enplegua, % 0,4.
Agencias | EITB MEDIA
Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,0 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; landunen kopuruak % 1,5 egin du gora, Eustatek egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera.
Aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 0,6 hazi da.
Txostenaren aurrerapena egiteko unean zegoen informazio ekonomikoaren arabera, urteko lehen hiruhileko honetako hazkundea industriaren eta, bereziki, eraikuntzaren bultzadek ekarri dute, Eustatek adierazi duenez.
Landun kopurua, lanaldi osoko lanpostu okupatuak neurtuta, % 1,5 igo da iazko datuarekin alderatuta; 14.000 landun gehiago daude, alegia. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,4ko hazkundea zenbatu da.