Ekonomia -

ERTZAINTZA

ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek ertzain kopurua handitzeko plana babestu dute: "Urrats garrantzitsua da"

Uste dute urtarrilean izenpetutako akordio arautzailean ezarritako oinarrien ondorioa dela Segurtasun Sailak iragarritako plana.

Ertzaintzaren 30. promozioa. Argazkia: Irekia
Ertzaintzaren 30. promozioa. Argazkia: Irekia
Ertzaintzaren 30. promozioa. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek babestu egin dute Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ertzain kopurua handitzeko aste honetan iragarritako plana, eurek egindako proposamenak "aintzat hartu" direla iritzita. Bingen Zupiriak zuzentzen duen departamenduak negoziazioak hasi ditu 2030ean Ertzaintzaren plantillan 8.000 agente izan daitezen.

Aipatutako sindikatuen ordezkaritza bat Segurtasun Saileko arduradunekin bildu zen atzo, Zupiriak asteon iragarritako Ertzaintzaren Enplegu Plan berriari buruz hitz egiteko. Pozik agertu dira ertzainak, euren iritzian, urtarrilean sinatutako lan-hitzarmenaren negoziazioan mahai gainean jarritako ildo nagusiak beteko direlako.  

Bileraren berri emateko zentralek zabaldutako oharrak dioenez, enplegu planaren alde bozkatu dute ErNE, Esan eta Sipek , edukia "puntuz puntu negoziatuko" badute ere datozen hilabeteotan egin asmo dituzten bileretan.

Zentzu horretan, urrats esanguratsutzat jo dute proposamena, eta esan dutenez, "10 urtetan ezer egin gabe egon ondotik", Ertzaintza "etengabe hobetzeko" bidean da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak