Ekonomia -

LAN ISTRIPUAK

Lan istripuek eragindako 108 baja erregistratu ditu Osalanek urteko lehen hiruhilekoan

Laneko Segurtasun Osasunerako Euskal Erakundeak emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik zazpi behargin hil dira, eta 46 larri zauritu.

Gipuzkoan urtarrilean gertatutako lan heriotza baten lekuaren argazkia. EITB Media
Gipuzkoan urtarrilean gertatutako lan heriotza baten lekuaren argazkia.
Gipuzkoan urtarrilean gertatutako lan heriotza baten lekuaren argazkia. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laneko baja eragin duten 9.755 lan istripu jaso dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtea hasi zenetik, hots, iazko epe berean baino % 13 gutxiago (1.482 baja gutxiago). Hala, batez beste, eguneko 108 baja erregistratu ditu Osalanek, Europa Press albiste agentziak bildutako datuen arabera.

Urtarriletik martxorako tartean, zazpi langilek galdu dute bizia lanean ari zirela, iazko epe berean baino bost gutxiago. Horrez gain, 46 beharginek zauri larriak izan dituzte (2024ko lehen hiruhilekoan baino 20 gutxiago).

Datuok honakoei egiten diete erreferentzia: lantokian izandako ezbeharrak, joan-etorrietan jazotakoak eta berriz gaixotzeak. Lantokian zein 'in itinere" gertatutako istripuek behera egin dute, iazko datuekin alderatuta betiere. Ezbehar larri gehienak beharlekuan gertatzen dira; are gehiago, zazpi lan heriotzak bertan jazo dira, baita 41 lan istripu larri ere.

Zerbitzu sektorean izan dira istripu gehien (4.337 baja); Industrian, ondoren (2.729), Eraikuntzan (964) eta Lehen Sektorean (123).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak