Ekonomia -

EKONOMIA-AURREIKUSPENAK

Nazioarteko Diru Funtsak munduko hazkunde-datuen aurreikuspenak apaldu ditu, Espainia salbuespen

Nazioarteko Diru Funtsaren azken aurreikuspenaren arabera, Espainiako ekonomia % 2,5 haziko da 2025ean, aurrez aurreikusi baino bi hamarren gehiago.

Banaketa enpresa bateko langile bat lanean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Banaketa enpresa bateko langile bat lanean, artxiboko irudi batean
Banaketa enpresa bateko langile bat lanean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek abiatutako merkataritza gerraren testuinguruan, Nazioarteko Diru Funtsak nabarmen apaldu ditu mundu mailako hazkunde-datuen aurreikuspenak. Aitzitik, Espainiaren hazkunde aurreikuspenak hobetu egin ditu eta herrialde garatuen artean gehien haziko den ekonomia izango omen da.

Nazioarteko Diru Funtsak astearte honetan argitaratutako azken txostenaren arabera, Espainiako ekonomia % 2,5 haziko da aurten, aurrez aurreikusi baino bi hamarren gehiago. Hala ere, 2026tik aurrera euroguneko gainerako herrialdeetan bezala, iragarri du hazkundea apaldu egingo dela.

Espainiaren kasuan ez bezala, Nazioarteko Diru Funtsak Alemania, Frantzia, Italia eta Erresuma Baturako aurreikusitako hazkunde-datuak apaldu ditu.

Alemaniako ekonomia ez da haziko, iaz atzera egin ostean, eta Frantziak eta Italiak % 0,6 eta % 0,4ko hazkundea izango omen dute, hurrenez hurren. Hala ere, bi kasuetan 2024koa baino txikiagoa izango da.

AEBko ekonomia % 1,8 haziko dela aurreikusi du Nazioarteko Diru Funtsak, urtarrilean iragarri baino bederatzi hamarren gutxiago. 2026ari begira ere apaldu egin ditu datuak, lau hamarren, % 1,7raino. Txinaren kasuan, iragarri baino sei hamarren gutxiago haziko omen da aurten, % 4,6, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia NDF argazkiak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Merkataritza albisteak