Ekonomia -

ENPLEGU PUBLIKOA

Nafarroako Gobernuak 603 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko partziala adostu du sindikatuekin

603 lanpostu horietatik 315 Administrazio Nukleorako izango dira, eta gainerako 288ak, Osasun arlorako. Nafarroako Gobernuak hurrengo gobernu bileran onartuko du orain adostutako 2025erako Lan Eskaintza Publikoa.

Cortes kaleko Ogasun bulegoa, Iruñean, artxiboko irudi batean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Cortes kaleko Ogasun bulegoa, Iruñean, artxiboko irudi batean
Cortes kaleko Ogasun bulegoa, Iruñean, artxiboko irudi batean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eta sindikatuek 603 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko partziala adostu dute 2025erako.

Funtzio publikoaren mahai orokorrak atzo egindako bileran, LAB, UGT eta AFAPNA sindikatuek aipaturiko lan eskaintza publikoa babestu dute. Akordioaren ondotik, Nafarroako Gobernuak hurrengo gobernu bileran onartuko du adostutako 2025erako lan eskaintza.

603 lanpostu horietatik 315 Administrazio Nukleorako izango dira, eta gainerako 288ak, Osasun arlorako, eta, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, helburua enplegu publikoa egonkortzen jarraitzea da.

Administrazioko 315 plaza horien artean 173 C mailakoak dira; 74, D mailakoak; 43, B mailakoak, eta 25, A mailakoak. Osasun arloko lanpostuei dagokienez, berriz, 282 Osasunbideko lanpostuak dira, eta gainerako 6ak, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutukoak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak adierazi du lanean jarraitzen duela administrazioko behin-behineko langile kopuruaren tasa % 8tik behera egon dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Lana azken orduko albisteak Funtzionarioak bideoak Ekonomia 2025 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Enplegu Eskaintzak 2024 Nafarroako Osasun Zerbitzua