Ekonomia -

2013ko aurrekontuak

Bilboko Udalak aurrekontuak onartu ditu, EAJren aldeko botoarekin

Ia 465 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak, 2012an baino % 3,6 gutxiago. Bilduk, PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute.

Argazkia: EITB
Gizarte taldeek Bilboko Udaletxea inguratu dute

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkurak 2013. urteko aurrekontuak onartu ditu, EAJko zinegotzien aldeko botoarekin. Bestalde, Bilduk, PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute. Guztira, ia 455 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak, 2012an baino % 3,6 gutxiago. Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean aurrekontu berria.

Iñaki Azkuna alkateak gehiengo osoa dauka Bilboko Udalean, hala, EAJk baztertu egin ditu oposizioko alderdiek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak. Bestalde, 17 zuzenketa “transakzional” onartu ditu, eta atzera bota ditu zatikako zuzenketa guztiak.

Bilduk aurrekontuen kontra bozkatu du, koalizio abertzalearen arabera, EAJk eraikuntzan oinarritutako ereduaren alde egiten duelako.

Cristina Ruiz PPko bozeramaileak aurrekontuak “errealistak” direla aitortu du, baina ez du uste murrizketak egin behar ziren tokian egin direnik.

Alfonso Gil PSE-EEko bozeramaileak udal gobernuari eskatu dio ekonomia sustatzeko erabaki politikoak hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea