Ekonomia -
LAN-ASTEA
Asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege proiektua asteazkenean onartuko du Espainiako Gobernuak
Astearteko Ministroen Kontseiluaren bileran, itzalaldiak eragindako egoera eta normaltasuna berrezartzeko neurriak aztertu dituzte. Hori dela eta, hasiera batean aurreikusitako gaiak asteazkenean jorratuko dituzte.
AGENTZIAK | EITB Media
Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Ministroen Kontseiluak argindar-etenaldia izan du gai bakar gisa. Hori dela eta, asteko lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murrizteko lege proiektua asteazken honetan egingo den Ministroen Kontseiluan onartuko da, gaurko aurreikusita zeuden gainerako gaiekin batera.
Ondoren, lege testua Diputatuen Kongresura igorriko du eta tramitazioa hasiko da.
Ohi bezala, koalizio gobernuak gogor lan egin beharko du babesak eskuratzeko, PP eta Junts aurka agertu baitira. Halaber, neurriak ez du patronalaren babesik.
Pasa den abenduan, Yolanda Diaz ministroa buru den Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen soldata jaitsi gabe lanaldia astean 37,5 ordura murriztea. Patronala (CEOE eta Cepyme) akordiotik kanpo gelditu zen, lanaldi murrizketa negoziazio kolektiboaren bidez egin behar dela iritzita.