Ekonomia -
ITZALALDIA
Red Electricak dio itzalaldia ez zuela eragin energia berriztagarriak sistema elektrikoan sartzeak
Beatriz Corredor Redeiaren presidenteak baztertu egin du dimisioa ematea, eta, asteleheneko gertakari masiboa gorabehera, azpimarratu du Espainiako sistema elektrikoa "Europako onena" dela.
Agentziak | EITB MEDIA
Beatriz Corredor Redeiaren presidenteak baztertu egin du kargua uztea, astelehenean Iberiar penintsulan izan zen itzalaldia dela eta. Ziurtatu du hori "aurrerantzean ez dela berriro gertatuko", ikasi egin dutelako.
Hala adierazi du zuzendariak Cadena Ser irrati katean egindako elkarrizketan, sistema elektrikoak kolapsatu ostetik lehena. Era berean, itzalaldia eta berriztagarriak Espainiako sistema elektrikoan sartzea elkarrengandik bereizteko ere baliatu du hitzartzea.
Horren harira, Corredorrek azaldu du teknologia horiek "modu egonkorrean" funtzionatzen dutela, eta sistema konbentzional gisa lan egiteko aukera ematen dieten sistemak dituztela, "inolako segurtasun-arazorik gabe".
Era berean, zuzendariak berretsi du Espainiako sistema elektrikoa "Europako onena" dela, nahiz eta astelehenean ezbehar handia izan.