Ekonomia -

HIPOTEKAK

Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da

Jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da. Gauzak horrela, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.600 euro gutxiago ordainduko dute urtean.

Etxebizitza bat eraikitzeko lanak, Zorrotzaurren. Artxiboko argazkia: EFE
Etxebizitza bat eraikitzeko lanak, Zorrotzaurren
Etxebizitza bat eraikitzeko lanak, Zorrotzaurren. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborrak beheranzko bidea hartu du berriz apirilean. Urtebeteko indizeak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du eta % 2,143an kokatu da, Espainiako Bankuaren baieztapenaren zain.

Azken jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da.

Euriborraren eboluzioa gorabeheratsua izan da urte hasieran. Aipaturiko adierazleak gora egin zuen urtarrilean, gora otsailean, eta aldaketarik gabe mantendu zen martxoan.

Martxoarekin alderatuta, euriborrak 0,25 oinarrizko puntu egin du behera. Halaber, iazko apirilarekin alderatuta, jaitsiera nabarmenagoa izan da (1,56 oinarrizko puntu), 2009ko abuztutik izandako handiena.

Adibidez, 150.000 euroko interes aldakorreko hipoteka-kreditua, 30 urteko epean, euriborra + % 0,99ko interesa dutenei hileko kuotan 133 bat euro gutxiago ordainduko dute, 1.600 bat euro gutxiago urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur