Ekonomia -

Enpresa pribatu bati emanda

Anbulantzien esleipenaren aurkako helegitea jarriko du DYAk

Anbulantzien premiazko zerbitzua Ambuiberica enpresa pribatuari eman dio Eusko Jaurlaritzak. DYAk dioenez, litekeena da esleipen honetan irregulartasunen bat egon izana.

DYAk anbulantzien zerbitzua galdu du Euskadin. Argazkia: EITB
DYAk anbulantzien zerbitzua galdu du Euskadin. Argazkia: EITB
Anbulantzien kudeaketa berria ez dela garbia izan salatu du Jaurlaritzak

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarduneko Eusko Jaurlaritzak Ambuiberica (Valladolid) eta Iscan Servicios Integrales (Canarias) enpresei emandako anbulantzien premiazko zerbitzuaren esleipenaren aurkako helegitea jarriko du DYAko Zuzendaritza Batzordeak. Kontratazio honen ondorioz, DYA zerbitzutik kanpo geratu da Bizkaian.

Bestalde, Gurutze Gorriak presentzia oso txikia izango du Bizkaian baina premiazko zerbitzuak mantenduko ditu Gipuzkoan eta Araban. Esleipenaren kontrako helegiterik jarriko ote duen erabakiko du astelehen honetan Gurutze Gorriak.

DYAk txarto hartu du Jaurlaritzaren ebazpena. Elkarte honen arabera, baliteke esleipen prozesu honetan irregulartasunen bat egon izana. Halaber, herritarrei eskainitako laguntzaren kalitatea murrizteko arriskua dagoela ohartarazi du.

Sergio Calzada DYAko komunikazio arduradunak jakitera eman duenez, "ostiral honetan Zuzendaritza Batzordeak premiazko bilera deitu du eta, aholkulariekin hitz egin ostean, ebazpenaren aurkako helegitea jartzea erabaki dugu, gure aburuz, esleipen prozesuan irregulartasun larriak egon direlako eta erabaki honek herritarrei eskainiko zerbitzuaren kalitatea murriztu dezakeelako".

Osasun Sailaren erantzuna

Osasun Sailetik adierazitakoaren arabera, gardentasuna izan da nagusi prozesu osoan, eta Kontratazioen Legea gitik behera bete dute.

DYAk errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari dela jakitean, Osaun Sailak esan du hori egiteko eskubidea dutela eta erabakia auzitegiek hartu beharko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea