Ekonomia -

EMAITZAK

Kutxabankek 148,9 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan, % 24 gehiago

Aurreko urtean baino % 23,2 gutxiago ordaindu du zergetan (52,6 milioi) eta horrek eragin du, batez ere, irabazien igoera. Izan ere, zerga aurreko mozkina % 6,9 hazi da (201,4 milioi).

Kutxabank taldearen egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Kutxabank taldearen egoitza, artxiboko irudi batean
Kutxabank taldearen egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank taldeak 148,9 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 24 gehiago, gaur goizean finantza erakundeak hedabideetara zabaldutako informazioaren arabera. Halaber, mozkin garbiaren % 60 (89 milioi euro) fundazio akziodunei —BBK, Kutxa eta Vital— banatu zaie gizarte-balioa sortzeko.

Zerga aurreko emaitza 201,4 milioi euro izan da, iaz baino % 6,9 gehiago. Aurreko urtean baino % 23 gutxiago ordaindu du zergetan (52,6 milioi) eta horrek eragin du, batez ere, irabazien igoera. 

Marjina gordina 489 milioikoa izan da, % 8,1 hazita. Ustiapen gastuak ere neurri berean hazi dira (% 8,3), eraldaketa digitalean eta talentuan inbertitzeko egindako ahaleginari lotuta.

Kutxabanken arabera, lehen hiruhileko "sendoa" izan da, besteak beste, negozio ildo estrategikoen hazkunde joerak sendotzeko balio izan duelako.

Banku jarduerari dagozkion diru sarrerak (core) % 6,1 gutxitu ditu Kutxabankek, 473,9 milioiraino, interes marjina erori delako, interes tasen jaitsierak eraginda.

Zerbitzu eta aseguruengatiko diru sarreren bilakaera, berriz, positiboa (% 3,1) izan da, balantzetik kanpoko baliabideek (% 10 inguru) bultzatuta: inbertsio funtsak, zorro delegatuak eta aurreikuspen produktuak.

2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, partikularrei eta familiei etxebizitzak erosteko emandako kredituak % 35,5 hazi ziren. Kontsumo kredituak % 13,6 igo ziren eta enpresei emandakoak, berriz, % 12. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak