Ekonomia -

Itzalaldia

Itzalaldia aztertzeko batzordeak datuak aztertzen jarraitzen du, eta bi lantalde sortu ditu

Lehenengoak sistema elektrikoaren operazioari helduko dio, eta bigarrenak, berriz, sistema digitalei eta zibersegurtasunari.

Beatriz Corredor, Red Electricako presidentea. Argazkia: EFE
Beatriz Corredor, Red Electricako presidentea. Argazkia: EFE
Beatriz Corredor, Red Electricako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak astelehenean izandako itzalaldi elektrikoaren arrazoiak zehazteko deitu duen batzordeak bigarren bilera egin du gaur, larunbatean, eta "eskatutako informazio guztia" jasotzeko zain jarraitzen du, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak jakitera eman duenez.

Lehenengo bileran iragarri zuen bezala, batzordeak bi lantalde sortu ditu. Lehenengoa, sistema elektrikoaren operazioari buruzkoa, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak koordinatuko du, eta bestea, sistema digitalei eta zibersegurtasunari buruzkoa, Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren koordinaziopean arituko da.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko ordezkariek Sara Aagesen Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa buru izan duen lantaldearen bigarren bilera honetan parte hartu dute.

Bilera 08:30ean hasi da, Red Electricaren egoitzan, eta konpainia horretako presidente Beatriz Corredor ere izan da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea