Ekonomia -

Lan-istripua

Behargin bat larri zauritu da Arangurenen, orga jasotzaile batek harrapatuta

Makinak hankan zauri sakona egin dio 62 urteko langileari. Nafarroako udalerriko hondakinak tratatzeko zentroan gertatu da ezbeharra, 11:42 aldera.

Gongora zabortegia, Arangurenen (Nafarroa). Irudia: Google Maps
Gongora zabortegia, Arangurenen (Nafarroa). Irudia: Google Maps
Gongora zabortegia, Arangurenen (Nafarroa). Irudia: Google Maps

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizon bat larri zauritu da gaur Arangurenen, hondakinak tratatzeko zentro batean lanean ari zela izandako istripuan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroa 112 larrialdi-zerbitzuak 11:42an izan du ezbeharraren berri, eta anbulantzia bat eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Ikertzen ari diren arrazoiak direla eta, orga jasotzaile batek langilea harrapatu du, eta horrek hankan zauri sakona eragin dio.

62 urteko gizonezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman dute anbulantzian, eta larri dagoela ospitaleratu dute.

Foruzainak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak