Ekonomia -

ETXEBIZITZAREN PREZIOA

Etxebizitza preziorik garestieneko autonomia erkidegoetan hirugarrena da Euskadi, apirilean % 7 igo ondoren

Donostia da Estatuko prezio altuena duen hiriburua, batez beste 5.953 euro metro karratuko, eta Gipuzkoa da hirugarren probintzia garestiena, 3.781 euro metro karratuko.

Higiezinen agentzia bateko erakusleihoko etxebizitzen eskaintza. EITB Media.
Higiezinen agentzia bateko erakusleihoko etxebizitzen eskaintza
Higiezinen agentzia bateko erakusleihoko etxebizitzen eskaintza. EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen prezioa % 7 igo da Euskadin apirilean, metro karratuko 3.123 euroraino. Estatuko batez bestekoaren azpitik (% 12ko igoera) egon arren, Euskal Autonomia Erkidegoa hirugarren autonomia-erkidego garestiena da, Balearren (4.836 euro/m2) eta Madrilgo Erkidegoaren (4.148 euro/m2) atzetik, Idealista atariaren azken prezio-indizearen arabera.

Gipuzkoa da Estatu osoko hirugarren probintziarik garestiena (3.781 euro/m2), eta Donostia da Espainiako preziorik altuena duen hiriburua (5.953 euro/m2).

Espainian, erabilitako etxebizitzen prezioa urtebetean % 12 igo da apirilean, eta metro karratua 2.350 eurogan dago, hau da, datuak jasotzen direnetik etxebizitzek inoiz izan duten preziorik altuena da.

Era berean, alokairuaren prezioa urtebetean % 10 igo da apirilean Espainian, eta metro karratuko 14,3 eurora iritsi; datu hori Espainiako alokairu-errenten marka hautsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza