Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Behargin bat hil da Laudion izandako lan istripu ez-traumatiko batean
Langilea Bebidas Serrano enpresaren barruan topatu dute, lurrean etzanda eta korderik gabe.
Agentziak | EITB Media
Behargin bat hilda topatu dute gaur Laudioko (Araba) Bebidas Serrano lantegian, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Larrialdi-zerbitzuek goizean (08:30 aldera) jaso dute abisua.
Ertzaintzaren hainbat patruila, osasun langileak eta Osakidetzaren helikopteroa bertaratu dira, eta langilea lurrean etzanda topatu dute, korderik gabe. Suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute laguna salbatu.
Lehen zantzuen arabera, laneko istripu ez-traumatikoa izan du beharginak (adibidez, bihotzekoak jota).
Osalaneko teknikariak Bebidas Serrano lantegira joan dira, ezbeharraren nondik norakoak ikertzera.