Ekonomia -

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Laminorian parke eolikoa eraikitzeko baimena ukatu dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindar sozietateari

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) asteazken honetan argitaratutako ebazpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurretiazko administrazio baimena ez ematea. Aurrez, proiektuak kontrako ingurumen-inpaktu adierazpena jaso zuen.

Parke eoliko baten artxiboko irudia. EITB Media
Parke eoliko baten artxiboko irudia
Parke eoliko baten artxiboko irudia. EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman dio Laminorian (Araba) parke eolikoa eraikitzeko asmoa zuen Aixendar sozietateari. Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan zortzi aerosorgailu jarri asmo zituen, 40 megawatteko potentzia gordinarekin.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) asteazken honetan argitaratutako ebazpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Deskarbonizaziorako zuzendariak erabaki du aurretiazko administrazio baimena ez ematea.

Pasa den martxoan, Eusko Jaurlaritzak kontrako ingurumen-inpaktu adierazpena eman zion proiektuari, inguruko biodibertsitatea mantentzea eta parke eolikoa egitea bateraezinak direla iritzita.

Eusko Jaurlaritzaren menpeko Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) du Aixendar konpainiaren % 40, eta Iberdrolak gainontzeko % 60.

Hala ere, ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Trantsizio Energetikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia 2025 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Energia jasangarriak Energia ekoizpena gaur