Ekonomia -

URTEKO IRABAZIAK

Eroskik 81,7 milioi irabazi zituen iaz, sozietate zerga dela eta gehiago ordaindu eta % 25 behera egin zuen

Zerga ezarri aurreko emaitza 127,2 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino % 23 handiagoa. Halaber, 5.885 milioi euroko balioa duten salmentak egin ditu, azken urtean % 2,7 gora eginda.

Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria, atzo, Bilbon. Argazkia: EFE
Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria, atzo, Bilbon
Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria, atzo, Bilbon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski taldeak 81,7 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen 2024ko urte fiskalean (2025eko urtarrilaren 31ra arte), % 24,35 gutxiago, sozietate zerga dela eta gehiago ordaindu zuelako.

Zerga ezarri aurreko emaitza 127,2 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino % 23 handiagoa. Halaber, 5.885 milioi euroko balioa duten salmentak egin ditu, azken urtean % 2,7 gora eginda.

Rosa Carabel Eroski taldeko kontseilari ordezkaria pozik mintzatu da iaz lorturiko emaitzekin, fakturazioak % 34 gora egin duelako eta zerga aurreko emaitza ere 2023koa baino hobea izan zelako.

Zorrari dagokionez, iaz 59 milioi euro amortizatu zituen, hasiera batean hartzekodunekin adostutakoa baino 15 milioi euro gehiago. Guztira, 948 milioi euroko zorra du.

2025ari begira, salmentak % 3,4 handitzea aurreikusten du Eroski taldeak, eta 6.104 milioi eurora heldu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa