Ekonomia -

EMAITZAK

Sabadell bankuak 489 milioi euroko irabaziak izan ditu martxora arte, iazko aldi berean baino % 58,6 gehiago

Bankuaren marjina gordina 1.641 milioi euroraino heldu da, eta, hala, aurreko urtean baino % 13,6 handiagoa izan da. Halaber, bankuen gaineko zerga dela eta 31 milioi ordaindu ditu lehen hiruhilekoan.

Sabadell bankuaren egoitza, Bartzelonan, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Sabadell bankuaren egoitza, Bartzelonan, artxiboko irudi batean
Sabadell bankuaren egoitza, Bartzelonan, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sabadell bankuak 489 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko lehen hiruhilekoan baino % 58,6 gehiago, bankuak berak ostegun honetan zabaldutako informazioaren arabera.

Bankuaren marjina gordina % 13,6 hazi da urtarril eta martxoa artean, eta 1.641 milioi euroko irabaziak izan dituzte. Halaber, interes marjina % 1,3 igo da martxora arte, aurreko urteko datuekin alderatuta, 1.216 milioi euroraino iritsita.

Iaz Sabadellek 192 milioi euro ordaindu zituen bankuen gaineko zerga dela eta, eta lehen hiruhilekoan ordaindu zuten. Aurten, ordea, zerga zatika ordainduko da eta martxora arte 31 milioi ordaindu ditu —guztira, 2025ean 124 milioi euro—.

Bestalde, bankuak bere ustiapen gastuak % 2,7 handitu ditu, 644 milioi euroraino. Amortizazioak, berriz, % 8,1 gutxitu dira —114 milioi, guztira—. 

Hipoteka maileguak izugarri hazi dira (% 81), eta kontsumorako kredituen kopurua, % 26. Enpresei emandakoen kopuruak, berriz, % 1 handitu da martxora arte, iazko epe berarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia 2025 Eguneko albisteak Eguneko albisteak