Ekonomia -

Iruzur fiskala

Bizkaiko Ogasunak iruzurretan atzemandako 10 eurotik 9 berreskuratu, eta 7.000 milioi azaleratu ditu 2019tik

2024an, 449 milioi euroko iruzurra izan zen, 2023an baino % 4,43 handiagoa.

Bizkaiko Ogasunaren eraikina. Argazkia: EITB Media
Bizkaiko Ogasunaren eraikina
Bizkaiko Ogasunaren eraikina. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak iruzurretan atzemandako 10 eurotik 9 berreskuratu ditu, eta 7.000 milioi azaleratu ditu 2019tik, iruzur fiskalaren kontrako plana abian jarri zutenetik.

Ogasun eta Finantza diputatu Itxaso Berrojalbizek Batzar Nagusietako batzordean azaldu duenez, 6.860 milioi euroko iruzurra atzeman dute 2019tik —plana martxan jarri zutenetik— gaur arte, eta horien % 92 berreskuratu dituzte. 2024an, 449 milioi eurokoa izan zen iruzurra, 2023an baino % 4,43 handiagoa.

Erantsi duenez, Ogasuneko langileek 574.000 kasu atzeman zituzten iaz, eta dagoeneko 312 milioi euro berreskuratu dituzte, alegia, % 70. Dena den, argi dute kopuru hori handitu egingo dela, oraindik ez baita bukatu horretarako epea.

Hidrokarburoen sektoreko BEZarekin lotuta daude hiru delitu, 90,4 milioi euro guztira, eta diru hori ez dute oraindik jaso, bide penaletik ari direlako tramitatzen, baina Berrojalbizek uste du "datozen hilabeteetan" berreskuratuko dutela diru hori.

Horren arabera, 186 milioi euro BEZarekin lotutakoak dira, 51,6 milioi euro pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekin, eta 50 milioi euro sozietateen gaineko zergarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Iruzurrak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak