Ekonomia -

Lana

Yolanda Diazek esan du Espainia alderik alde zeharkatuko duela, 37,5 orduko lan-astea aldarrikatzeko

Diazen ustez, lanaldia murrizteko eskariak "arerio asko ditu, arrazoi ekonomikoak direla eta". "Ez naiz inongo mahaitik altxatuko neurri hori Diputatuen Kongresuan onartu arte. Ez dago atzera bueltarik", erantsi du.

Yolanda Díaz. EFE.
Yolanda Díaz. EFE.
Yolanda Díaz. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak esan du Espainia alderik alde zeharkatuko duela eta ez dela inongo mahaitik altxatuko Diputatuen Kongresuan asteko lanaldia 37,5 ordura murriztea lortu arte. 

"Mobilizatu egingo gara, eztabaidak abiatuko ditugu, artikuluak idatziko ditugu eta Espainia osoa zeharkatuko dugu jendeari azaltzeko neurri hau funtsezkoa dela jendearen bizitza, ekonomia eta produktibitatea hobetzeko eta 12,5 milioi pertsonak (merkataritza, nekazaritza eta ostalaritzako langileak) eskubide berdinak izateko", adierazi du Gobernuko bigarren presidenteordeak larunbat honetan Sumarrek deitutako ekitaldi batean.

Horren hitzetan, Espainiako Gobernuak dagoeneko bete du emandako hitza, neurri hori Ministroen Kontseiluan onartuta. Gaineratu duenez, Diputatuen Kongresuko alderdiek dute orain ahotsa.

Diazen ustez, lanaldia murrizteko eskariak "arerio asko ditu, arrazoi ekonomikoak direla eta". "Ez naiz inongo mahaitik altxatuko neurri hori Diputatuen Kongresuan onartu arte. Ez dago atzera bueltarik", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Yolanda Diaz