Ekonomia -

PATRONALA

Guillermo Buces izango da Cebeken presidente berria

Carolina Perez Toledoren lekukoa hartuko du Bucesek. Biolid Industrias Graficaseko CEOa eta Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen presidentea da.

Guillermo Buces eta Nuria Lekue, artxiboko argazki banatan.
Guillermo Buces eta Nuria Lekue, artxiboko argazki banatan.
Guillermo Buces eta Nuria Lekue, artxiboko argazki banatan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuzendaritza berritu eta presidente berria aukeratu du gaur Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek), eta ehun urtean lehen hauteskundeak izan ditu, bi hautagaitza aurkeztu baitira, Nuria Lekuerena eta Guillermo Bucesena.

Aurreneko bozketan, Buces aukeratu dute Carolina Perez Toledoren lekukoa hartu eta datozen lau urteotan patronala zuzendu dezan. Lekuek ez du prozesuaren lehendabiziko galbahea pasatu, eta, beraz, ez da bi aldiz bozkatu behar izan. Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Biolid Industrias Graficaseko CEOa eta Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen presidentea.

Hautatu berritan egindako lehen hitzaldian, aurreko buruari egindako lana eskertu ondoren, aurreratu du haren bidea jarraituko duela. Erronken artean, talentua erakartzea eta absentismoari aurre egitea aipatu ditu, eta "sindikatu guztiekin elkarrizketa" sustatzearen alde agertu da, "marra gorririk gabe". Enpresen eta sindikatuen arteko harremana "zaharkituta" dagoela irizten dio, eta hori "aldatzen" ahaleginduko da.

Joan den otsailean jakinarazi zuen Perez Toledok ez zuela karguan jarraitzeko hautagaitzarik aukeztuko. Enpresaburu bilbotarrak 2021ean hartu zuen patronalaren presidentetza, aurrez lau urtez presidenteorde kaguan egon eta gero.

Aurreikuspenen arabera, eguerdian zen jakinaraztekoa hauteskundeen emaitza, baina arazo teknikoen ondorioz, bozketa atzeratu egin da eta eskuz bozkatu dute. Azkenean, arratsaldeko lehen orduan ezagutu da hautatuaren izena.

Beste hautagia Nuria Lekue zen. Ez du lortu Zuzendaritza Batzordean sartzea —32 kideetatik 22 aurrez erabakita zeuden—, eta beraz, presidente kargurako bozketatik kanpo geratu da. Galindo zerbitzugunearen zuzendari nagusia eta Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkartearen presidentea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia CEBEK Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak