Ekonomia -
kpi-a
Euskadiko KPIa % 2,6ra jaitsi da apirilean, gasak, erregaiek eta elektrizitateak behera egin dutelako
Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,3 garestitu dira Euskadin, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin betiko datuen arabera.
Agentziak | EITB MEDIA
Euskadiko urte arteko KPIa apaldu egin da apirilean, bi hamarreneko jaitsierarekin, gasa, erregaiak eta elektrizitatea direla eta % 2,6an kokatu da, Estatuko batez bestekoa baino lau hamarren gehiago.
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera, aurreko hilabetearen aldean KPIa % 0,6 igo da Euskadin, eta indize altuena duen erkidegoa da, Balear Uharteen atzetik (% 2,8).
Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,3 garestitu dira Euskadin, Institutuak argitaratutako behin betiko datuen arabera.
Espainian inflazioak % 2,2 egin du gora apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean; tasa hori hamarren bat txikiagoa da martxokoa baino.
Lurraldeka, urte arteko KPIa % 2,8 igo da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 2,5 egin du gora.
Nafarroa
Nafarroan, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urteko tasa % 2,5 izan da, aurreko hilean baino sei hamarren gehiago.
Estatistika Institutuaren datuen arabera, urteko tasaren bilakaera horretan eragin positibo handiena izan duten taldeak honako hauek izan dira: Aisia eta Kultura (urteko % 3,6ko aldakuntza), aurreko hilean erregistratutakoa baino sei puntu eta bederatzi hamarren handiagoa; Jantziak eta Oinetakoak (% 1,1), aurreko hilean erregistratutakoa baino %1,2 handiagoa; eta Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (%1,1 egin du gora aurreko hilaren aldean), % 4koa.