Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Gasteizko lorezainek manifestazioa egingo dute astelehen arratsaldean, greban bi hilabete betetzen dituztenean
ELA, ESK eta LAB sindikatuek deitutako manifestazioak hiriko hamar bat kolektiboren babesa ere lortu du. 18:30ean hasiko da mobilizazioa.
EITB MEDIA
Gasteizko Udalak kontratatutako Enviser enpresako lorezainak egiten ari diren greba mugagabeak bi hilabete beteko ditu astelehen honetan. Hori dela eta, manifestazioa deitu dute 18:30erako, eta hiriko dozenaka taldek bat egin dute deialdiarekin.
Greban 60 egun daramatzaten arren, ELA, ESK eta LAB sindikatuek ez dute aurrerapausorik ikusten negoziazioetan. Langileek lan-hitzarmen propioa izatea eta lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute; enpresaren itxikeria salatu eta Udalaren esku-hartzea eskatu dute.
Asteburu honetan ireki dira lehen aldiz Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuak aurten eta ederki asko nabaritu dute erabiltzaileek belarra moztu gabe dagoela. Erabiltzaileek langileak ulertu egiten dituztela erakutsi dute eta egoera konpontzeko pausoak emateko eskatu diete eragile guztiei.