Ekonomia -

Lan-gatazka

Gasteizko Udalak eta Udaltzaingoak agente kopurua handitu eta soldatak % 3 igotzea adostu dute

Langileek Udal Gobernuaren azken proposamena onartu dute eta horrekin amaiera eman zaio hilabeteetako lan-gatazkari. Maider Etxebarria alkatea "pozik" dago akordioarekin, "bake soziala" eta "Udaltzaingoa modernizatzea" ekarriko dituelako.

Dos agentes de la Policía Local de Vitoria. EITB.
Dos agentes de la Policía Local de Vitoria. EITB.
Dos agentes de la Policía Local de Vitoria. EITB.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak eta Udaltzaingoak akordioa lortu dute, eta azken hilabeteetako gatazkari amaiera eman. Langileek ontzat jo dute Udal Gobernuaren azken proposamena, besteak beste, agente kopurua handitzea eta soldatak % 3 igotzea jasotzen duena. 

Sare sozialetan egindako argitalpen batean, Maider Etxebarria alkatea "pozik" dago akordioarekin, "bake soziala" eta "Udaltzaingoa modernizatzea" ekarriko dituelako. 

Aurreratu duenez, "langileen gehiengoak Udal Gobernuaren azken proposamena onartu du". Proposamen horrek biltzen dituen neurrien artean daude, esaterako, legegintzaldi honetan 80 agente gehiago kontratatzea, soldatak % 3 igotzea, formakuntza gehiago eskaintzea, postuen balorazioa eta errefortzu borondatezkoak bermatzeko pizgarriak. "Lanean jarraitzen dugu herritarrei polizia-zerbitzu hoberena emateko", nabarmendu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan gatazkak Soldatak