Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: ELAren XVI. Kongresua, Burgosko istripua eta Euskal Pilota Nazioen Liga

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean. EITB Media
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- ELAren XVI. Kongresua: ELA sindikatuak bere XVI. kongresua egingo du gaur biharretan Bilboko Euskalduna Jauregian, Mitxel Lakuntza berriz idazkari nagusi izateko hautagai dela. "Langileria antolatu, gizartea eraldatu" lelopean egingo den kongresuan, ponentzia eztabaidatu eta bozkatuko dute, baita kudeaketa txostena ere. Izan ere, horiek izango dituzte datozen lau urteetako lan lerroak. Gainera, aukera hori baliatuko dute 1976an Eibarren egindako III. Kongresuan xehatutako oinarriak eguneratzeko.

- Burgosko istripua: Gasteizko eta Altsasuko bi gazte (19 eta 20 urtekoak) hil dira Burgosen izandako auto-istripuan. Lehen ikerketen arabera, 200 metroko altueratik amildu zen ibilgailua Espinosa de los Monteros herriaren parean, atzo 16:00ak aldera.

- Euskal Pilota Nazioen Liga: Zesta Puntako Nazioen Ligan, gaur jokatuko dituzte lehen partidak euskal selekzioko emakumezkoek eta gizonezkoek. Lehen partidak igandean jokatu baziren ere, inaugurazio ekitaldia 20:30ean egingo da. Hauek dira asteleheneko partidak: 18:30ean, Espainia-Mexiko (emakumezkoak), 21:15ean, Euskal Selekzioa-Frantzia (emakumezkoak), 22:15ean, Euskal Selekzioa-Frantzia (gizonezkoak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Pilota Eusko Langileen Alkartasuna Burgos berriak Ekonomia berriak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Euskal Selekzioa bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak Altsasu Euskal sindikatuak Errepideko istripuetan zauritutakoak Jai Alai partidak